Aircontrol - Pneumatika eta hidraulika

Ezagut gaitzazu

Babesletzak

Vilariño Motorsport

Autoa, Norma M20-F bat Honda 250 ZP-ko  motorrarekin

AirControlek 2008ko hasieratik babesten du Vilariño Motorsport, Gipuzkoako ekipo ospetsua. Ekipo honek palmares izugarria dauka: garaipen ugari eta tituluak Europa eta Espainiako automobilismo txapelketetan.

Ekipoan izen handiko pilotuak daude. Hala nola, Andres Vilariño (4 aldiz Europako txapelduna eta 4 aldiz ere Espainiako Mendi-txapelduna; 2007an F.I.A. Trofeoa irabazi zuen, besteak beste); bere semea, Ander Vilariño ( 2 aldiz Europako Mendi-txapelduna, 2 aldiz Espainiako Formula-txapelduna, zirkuituetan eta 2000an Espainiako Batzorde Olinpikoaren domina olinpikoa eman zioten, besteak beste) eta bere alaba, Angela Vilariño (txapelduna, emakumezkoen artean, 2007ko Europako Mendi Txapelketan, eta 4 aldiz Euskadiko karting txapelduna, besteak beste).

Pilotu handi bakoitzaren atzetik, ekipo handi bat egoten da beti. Iñaki Olano (team manager), Irune Zubiarre (kirol-zuzendaria), Eneko Duque, Iñaki Altuna (mekanikariak) eta Gael (laguntzailea) bezalako pertsonei ezker, pilotuek lortu dute orain artekoa.

Villariño aita-semeak, Jaramako 4  Ordukoan, beren gairaipena eta gero

Azken urteotan, Vilariño familia lehian aritu da F.I.A. Europako Mendi Txapelketan eta dena irabazi du bertan. Horrexegatik, 2008an, mendiaren ordez, zirkuituetara jo dute, titulu gehiagoren bila.

AirControlek laguntza emango dio Vilariño Motorsporti kirol-erronka berri honetan. Babesle ofizialak garen aldetik, ilusio handia dugu eta harro sentitzen gara proiektu honen parte izateagatik eta, ekipoarekin batera, garaipenaren bidean abiatzeagatik.

Vilariño Motorsporten inguruko argibide gehiago izateko, sartu bere web orrialdean: www.vilarinomotor.com.

Olaberriko zirkuitua

Vilariño Motorsportek badauka, 1997az geroztik, zirkuitu propioa. Olaberriko Zirkuitua da (Gipuzkoan), 55.000 m2ko lur-sail batean eraikia eta 1.100 metroko luzerarekin. Bertan edonolako ekitaldiak eta zerbitzuak burutzen dira: txapelketak, karting ikastaroak, ibilgailuen aurkezpenak, autoen frogak eta kirol-gidatze eta gidatze aurreratuko ikastaroak.

Gure merkataritza-teknikariek ere parte hartu izan dute Vilariño Motorsporten gidatze-ikastaroetan. Beraien segurtasuna inporta zaigunez eta errepidean denbora asko ematen dutenez, ezinbestekoa da trebakuntza egokia izatea eta arrisku-egoeren aurrean ongi prestatuta egotea.
Informazio gehiago izateko, sartu zirkuituaren web orrialdean: www.circuitodeolaberria.com.